Europako Garapen Eredua. FINANTZARIZAZIOA ETA MERKATU EKONOMIA

Europako Garapen Eredua. FINANTZARIZAZIOA ETA MERKATU EKONOMIA 1. Finantzarizazioa –gehiegizko zorpetzea barne– da Europako ekonomiaren arazo nagusia gaur egun. Analista askok uste dute finantzarizazioak eutsi diola Europako ekonomiari azken hamarkadetan, eta, aldi berean, uste dute prozesu hori azkenetan dagoela. 2. Ezinbesteko da, jakina, arlo horretan zuhurrak izatea. Gogoratu behar da antzeko itxaropenak orokortu zirela 2008ko finantza-krisia lehertu zenean, baina, hala ere, gure ekonomiak erakutsi zuen gai zela jarduera ekonomikoari beste hamarkada batez eusteko gehiegizko zorpetze horretan oinarrituta. Litekeena da inflazioaren oraingo eztanda presio-eltzea bere gaitasunaren mugara iritsi dela iragartzen duen detonatzailea, abisua izatea. 3. Nolanahi ere, Europako garapen-ereduaren etorkizunari begira, ezinbestekoa da finantzarizazioaren inguruko gakoak identifikatzea eta, batez ere, identifikatzea zer neurritan gako horiek errepikatu ahal diren ala ez etorkizunean, finantza-desapalanka
Back to Top