ONDO FUNZIONATZEN ARI DA KAPITALISMOA?

Europako Garapen Eredua ONDO FUNZIONATZEN ARI DA KAPITALISMOA? 1. Ondo funtzionatzen ari da kapitalismoa Europan? Galderaren erantzuna ez da uste bezain erraza. Gure analisietan ikusi dugu aldagai makroekonomiko garrantzitsuek zeharkako erreferentziak ematen dizkigutela horren inguruan, eta ez direla nahikoak. 2. Has gaitezen alderdi positiboenetik. Gure ustez, aurrerapen teknologikoa da eremu garrantzitsuena azken urteetan sistemak izan duen funtzionamendu positiboa nabarmentzeko. Adibidez, laugarren industria-iraultzaren esparruan patenteen kopuruak izan duen bilakaeran ikus dezakegu, argi eta garbi. 3. Kontraste gisa, badirudi ezinbestekoa dela zalantzan jartzea azken hamarkadetako bilakaera ekonomikoaren emaitza sozialak, gure irakurleek ezagutzen dituzten ikuspegietatik:  Gizarte-desberdintasun gero eta handiagoa.  Ongizate-estatuaren suntsipen progresiboa (soldatak, sindikatuak, pentsioak, hezkuntza- eta osasun-sistema...)  Gero eta finantzarizazio et
Back to Top