PRODUKTIBITATEA KRISIAREN ERAGILE

Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna PRODUKTIBITATEA KRISIAREN ERAGILE 1. Badirudi kapitalismoaren historiak egiaztatu egiten duela, ekonomian, orokorrean, produktibitatea hedatzeko aldiak eman direnean, atzetik krisialdiak edo inbertsioen beheraldiak eta laneko produktibitatearen goraldiak etorri direla. Fenomeno horren azalpen bat baino gehiago izan da, baina interesgarria da ez aztertzea soilik aldi batzuen eta besteen arteko etenaldiaren eta txandakatzearen ikuspegitik. Bereziki interesgarria da aztertzea hipotesi hau: laneko produktibitatearen gehikuntzak berak sortzen du, hain zuzen ere, inbertsioen errentagarritasunaren beheranzko joera epe ertain edo luzera, eta, ondorioz, krisi ekonomikoa. 2. Zenbait autorek aztertu dute paradoxa hori, eta aipagarriak dira analisi marxistaren ikuspegitik egindakoak. Labur esanda, produktibitateak gora egiteak –batez ere inbertsio teknologikoaren bidez– produkziorako behar diren lanpostuak murriztea dakar, eta, ondorioz, behera egiten du balio erantsiak.
Back to Top