BALIOAK, KULTURA ETA IDEOLOGIA GAURKO GIZARTEAN
1. Adostasun zabala dago azken hamarkadetako kultura eta balio nagusiak postmodernismoa edo, zehatzago esanda, “korporatibismo postmodernoa“ deritzonak markatu dituenaren inguruan. XX. mendeko 70eko hamarkadan hasitako garaiaz ari gara, eta bereziki, 90eko hamarkadatik aurrera, Gerra Hotza amaitu ondorengoaz.
2. Esparru sozioekonomikoan kapitalismo aurreratuaren aldia edo aldi neoliberala deritzoguna da. Laburbilduz, esan dezakegu Kapitalismo eredu horrek ez duela funtzionatu. Produktibitatea eta per capita errenta pixkanaka moteltzen joan dira Mendebaldean, azken 15 urteetan ia erabateko geldialdi batera iritsi arte. Bilakaera kezkagarri horrek, gure bilakaera sozioekonomikoa ez ezik, gure kulturaren eta gure balioen bilakaera ere markatu du.
3. “Korporatibismo postmodernoa“ esamoldea korporazio handiek azken hamarkadetako kultura eta balioak moldatzerakoan izan duten funtsezko eraginetik abiatzen da, XX. mendearen bigarren erd