DIRUDIEN BEZAIN ERGELA DA GURE EZKERRA?

Sozialdemokraziaren Etorkizuna. DIRUDIEN BEZAIN ERGELA AL DA GURE EZKERRA? 1. Bere buruari “ezkerra“ deitutakoak ia 30 urte daramatza barregarri Europan, bai esparru estrategikoan, bai dialektikoan eta kulturalean, ustezko moda posmodernista guzti-guztien alde jartzerakoan (posmofeminismoa, posmoekologismoa, etabar), oligarkia korporatiboak herritarren manipulaziorako sortutako eta bultzatutako korronteak besterik ez direnak. 2. Mendebaldean beren buruari «aurrerakoi» edo «ezkerreko» deitzen dioten talde horien guztien azken urteetako burutazio edo ateraldi deigarri eta zentzugabeenetako bat «berdintasun» hitzaren esanahia horren azkar, harrigarriro eta erantzunik gabe aldatzea izan da. 3. Oso gertaera argigarria da. Kultura postmodernisten beste esparru batzuetan, talde horiek arrastaka edo konturatu gabe murgildu direla sinets dezakegu. Baina berdintasun hitzaren manipulazio eta eraldaketa, ustez aurrerakoiak diren talde horiek beraiek gidatu eta inposatu dute, inolako lotsarik gabe.
Back to Top