EZ DAGO JASANGARRITASUNIK GARAPENIK GABE

EZ DAGO JASANGARRITASUNIK GARAPENIK GABE 1. 2030 Agendaren helburuak aztertuz gero, azkar ikusiko dugu helburu horietako gehienen ardatza jasangarritasuna dela, zentzu honetan: lehentasuna ematea garapenaren xedeei, garapena bera sustatzeko behar diren bitartekoei baino. 2. Hala, ikus dezakegu garapena bera 8. eta 9. helburuen eremuan dagoela jasota, eta, agian, 1. eta 2. helburuenean; gainerako helburuak, berriz, jasangarritasunaren kontzeptua xehatzeko erabiltzen dira. Desberdintasun hori bitxia izan daiteke kontzeptualki. 3. Egiatan, ulertu ahal dugu garapena haren helburutzat jotzen direnen arabera definitzen ari dela, hain zuzen ere. Baina ikuspegi hori eztabaidagarria da. 2030 Agendaren helburuen banakapen horrekin garapena berez denaren edo izan behar denaren ikuspegia galtzeko arriskua izan dezakegu, eta, beraz, gai garrantzitsuenak bazter ditzakegu. 4. Hain zuzen, 2030 Agendaren helburuak garapen ekonomikoaren ondorio desiragarritzat jotzen baditugu, garapena bera pertsonen ekoizteko
Back to Top