LABURREAN | Milaka antifaxista greziarrek aurre egin diote nazioarteko ekitaldi faxista bati Atenasen, legez kanpo utzitako Egun
LABURREAN | Milaka antifaxista greziarrek aurre egin diote nazioarteko ekitaldi faxista bati Atenasen, legez kanpo utzitako Egunsenti Urrekara eta Casa Pound eskuin muturreko taldeek elkarrekin antolatuta. Irudi gogorrak ikusi dira: burdinazko barrekin jipoiak, ezkutu inprobisatuak eta kaskoak borrokan ari zirenen artean.
Agintariek polizia agente gehiago zabaldu zituzten faxisten bileratik gertu zeuden guneetan. Poliziak manifestarien aurka egin zuen gas negar-eragilea erabilita, eta pertsona bati buruko lesio larriak eragin dizkiote. Inguru hartako errefuxiatu eta etorkinei eraso egin zieten faxistek, eta metro-bagoi bati su ematen ere saiatu ziren gasolinarekin.
Bideoa: @theredstream
Источник: ARGIA